XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
1.Eskola zinikoa.Antistenes-ek sortu zuen; jarraitzailerik ezagunenetakoa Diogenes dugu.
Eskola zinikoa ideia abstraktu eta orokorren kritikatik abiatzen da.
Grafikoki esaten zutenez:
Ezagutzari buruzko jarrera hau etika-planteamendu batera eratortzen da.
Benetako gizona bilatu behar da eta giza-esentzia zertu behar da, baina ez bere izaera abstraktuan, bere konkrezioan baizik benetako gizon hau
Honen bizitzaren ardatza independentzia da, eta bere burua aurkitu du.
Horri esker, ez da bizi kanpoko ondasunen mende,
Bere burua egitan aurkitzera iritsi den gizona mugigaitza eta suntsiezina da.
Hortik dator konbentzional den guztiaren kritika, jadanik sofistek egina zuten antzera.
Legaltasuna bera,
Era berean egingo da familiaren kritika eta hiriarena; zinikoek kosmopolita jotzen dute beren burua.
Erlijiotasuna ere kritikatzen dute, beraren forma herritar eta politizatuetan.
Esan genezake zinikoek aintzinatean egitazko mugimendu kontrakulturala osatzen dutela.
Beren moralean, gainera, aintzinako munduari arbuigarri zaion alde bat txertatzen dute: lan fisikoaren balorapena.
Oroit gaitezen Grezia klasikoan lan fisikoa behemailako errealitatea zela, esklabuei zegokiena hain zuzen.
2. Eskola zirinetarra.Zireneko Aristipok eraikia da eta hortik datorkio izena.
Bere doktrinaren oinarri bezala, ikusmolde fenomeniko eta sentsualista ipintzen du.
Kanpo-errealitatea ez dugula ezagutzen diote.